Eskaera tamaina ekonomiko

Inbentarioko kostu partzialak (eskaerak egiteko kostuak eta biltegiko kostuak) eta kostu totala (kostu partzailen batura) eskaera tamainaren arabera azaltzen dituen grafikoa: eskaera tamaina ekonomikoa 5 unitatekoa da, 40 moneta unitateko kostua ekarriko duena.

Eskaera tamaina ekonomikoa inbentario eta eskaera kostuak minimotzen dituen eskaeraren tamaina da, izakinen kudeaketarako hainbat eredutan ezartzen den helburuari jarraiki eta izakinen eskaria determinista dela pentsatuz. Oinarriko ereduari Wilsonen formula deritzo eta haustura edo stock-gabeziarik eza, eskari eta hornikuntza denbora finko eta jakinak eta izakinak eskuratu eta eskaerak burutzeko kostu konstanteak ezartzen ditu baldintza moduan. Eredu horretaz haraindiz, eredu konplexuagoak eratu izan dira, eskaera-tamaina handiak egiteagatik hornitzaileak egiten dituen deskontuak, eskaeren jasotze jarraitua eta segurtasun-stocka kontuan hartuz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search